Umeak dauzkaten emakume langile euskaldunen ia erdiak egunero bost ordu edo gehiago eskaintzen dizkio haurren zaintzari, lan egiten duten gizonezkoen ia erdiak, berriz, egunero emakumeak baino hiru ordu gutxiago eskaintzen dizkio bataz beste umeak zaintzeari.
Eustateko ikerketan ondorioztatu dute baita ere Euskal Herrian zazpi gizonezkotatik bakarrak bakarrik eskaintzen diola emakume batek eskaintzen dion besteko denbora bere seme-alabak zaintzeari.
Etxeko lanetan ere emakumeak nagusi
Hala ere, umeen zaintzari eskainitako denbora ez da gizonezko eta emakumezkoen artean desberdintasuna sortzen duen gai bakarra.
Euskal Herrian gizonezkoen %90ak bi ordu edo gutxiago eskaintzen dizkion etxeko lanei. Bestalde, emakumeen herenak hiru ordu edo gehiago eskaintzen dizkio etxeko lanei.
Gipuzkoa, kontziliazioan zailena dena
Eustatek atera duen beste ondorioetako bat izan da Gipuzkoa dela lan bizitza eta familiarra kontziliatzen zailena den lurraldea. Eta lau pertsonetatik batek dio zailtasunak dituela lana, umeen zaintza eta bestelako ardurak uztartzen.