Hona hemen, iragarritako neurria:
- BEZ arrunta %18tik %21era igoko da
- BEZ murriztuak %8tik %10era egingo du gora (%4an geratuko da oinarrizko ondasunei dagokiena)
- Orain arte bezala, langabezia saria 24 hilabetekoa izango da gehienez, baina lehen sei hilabeteetan mantenduko dira sariak; hortik aurrera diru gutxiago jasoko dute langabeek
- Kotizazio sozialak % 1 jaitsiko dira 2013an, eta beste hainbeste 2014an
- Liberatu sindikalen kopurua txikitu egingo da
- Langile publikoak gaixo baimenean daudenean dituzten baldintzak sektore pribatukoekin parekatuko dira
- Administrazio zentraleko langileei –baita udaletako eta erkidegoetako goi karguei ere– 2012ko Eguberrietako aparteko saria kenduko diete, baina langile publikoek berreskuratu egingo dute pentsio-funts gisa 2015erako
- Udal erakundeetako zinegotzi kopurua murriztu egingo da, hamarretik hiru gutxiago egongo dira
- Alkate eta zinegotzien soldatak biztanleriaren arabera finkatuko dira; estatuko aurrekontuetan baremo bat zehaztuko da udalerriaren arabera
- Udal mailako enpresa publiko batzuk desagertu egingo dira
- 2013tik aurrera etxea erosten dutenek ez dute zerga kenkaririk jasoko —printzipioz, Nafarroako Gobernuak eta EAEko diputazioek ez dute zertan neurri hori indarrean jarri—
- Denden ordutegietan liberalizazioak egongo dira
- Enpresek langileko pagatzen dituzten gizarte kotizazioak puntu bat jaitsiko dira
- Tabakoaren gaineko zerga handitu egingo da
- Ingurugiroaren gaineko zerga ezarriko da, "kutsatzen duenak ordaindu dezan"
- Erregaia garestitu egingo da