10:25 (azken ordua): Ertzaintzatik adierazi digutenez, ordu honetarako, erabat libre dago errepidea. Zorura isuritako olio orbanak garbitu dituzte eta jada ez dago eragozpenik bertatik igarotzeko.
08:00etan gertatu da istripua, GI-2639 errepidean. Kanpantzartik behera zetorren auto bat errepidetik atera eta irauli egin da. Uneotan bertan da anbulantzia auto gidaria artatzen eta, Ertzaintzatik jakinarazi digutenez, Debagoieneko Ospitalera eramango dute, nahiz eta zauri arinak dituen, itxura guztien arabera. Zauritua gizonezkoa da eta Seat Toledo bat gidatzen zuen. Gertaeraren ondorioz, errei bat okupatuta dago eta Ertzaintza txandaka ari da paso ematen.
10:25 (azken ordua): Ertzaintzatik adierazi digutenez, ordu honetarako, erabat libre dago errepidea. Zorura isuritako olio orbanak garbitu dituzte eta jada ez dago eragozpenik bertatik igarotzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.