Ehunmilako parte hartzaileak animatzera joateko dei egin du Pol Polek

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko uztailaren 11

Ehunmilak ultraraila Debagoienetik igaroko da egubakoitzean. Egun horretan bertan hasiko da Beasainen eta iluntzean Antzuola eta Bergaratik igaroko da. Hain justu ere, Trekutz, Hrukurutzeta… zeharkatuko ditu. Bestalde, Altsasu elkartean anoa postua eta txip kontrola izango dira. Lehen parte-hartzaileak 21:00 espero dira Gorlan eta, azkenak, gauerdian. Lasterketaren jarraipena egiteko Androiderako aplikazioa sortu dute; dohain deskargatu daiteke. Aplikazio horren bitartez, Goierriko Bi Haundiak proba ere jarraitu ahal izango da.

Ehunmilak egitera mundu osoko korrikalariak datoz eta debagoiendarrak ere asko izango dira. 168 kilometroko ibilbidea da, jarraian egitekoa, Beasainen 17:00etan hasi eta domekara bitartean. Gehienez ere, domekan 17:00etan amaitu beharko dute proba lasterkariek. Bergarako Pol Pol Mendizale taldetik korrikalariak Gorla aldetik igarotzen direnean animatzera dei egin du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak