Eraikuntza iraunkorraren bidea markatu du Eusko Jaurlaritzak

Leire Kortabarria 2012ko uztailaren 11

Beste eraikuntza eredu bat sustatu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Horretarako ibilbide-orria ere prestatu du, eta gaur, eguaztena, aurkeztu dute Euskalduna jauregian Iñaki Arriola, Bernabe Unda, Gemma Zabaleta eta Pilar Unzaluk, Etxebizitza, Industria, Enplegu eta Ingurumen sailburuak, hurrenez hurren. Bultzatu 2025 du izena ibilbide-orriak.

Bultzatu 2025 orriak helburu nagusia du etxebizitzaren, berrikuntzaren, enpleguaren, energiaren eta ingurumenaren arloko politikak Europako gaur egungo eta etorkizuneko politiketara hurbiltzea, eta horretarako, konpromiso batzuk finkatzea bai eraikuntza berriei, bai birgaitzeei begira. Plana epe ertain-luzean gauzatzekoa da, eta 2025ean lortu beharreko hainbat helburu ezartzen ditu.

Aurretik, zenbait arkitektok eraikuntza iraunkorrari buruzko hainbat xehetasun eman dute. Besteak beste, herrialde ikuspegia eta Europak duen ikuspegia azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak