Martxan da Udako Argazkien VIII. Goiena Lehiaketa 2012

Maialen Regueiro 2012ko uzt. 10a, 19:06

Uztailaren 2an jarri zen martxan aurtengo Udako Argazki Lehiaketa eta irailaren 14a izango da argazki bidaltzeko azkenengo eguna. Aurten, gainera, bi berrikuntza daude lehiaketa honetan. Alde batetik, Irakurle eta ikusleeri aukera emango zaie argazki onenari botoa emateko http://goiena.net/blogak/argazkiak blogean. Horrez gain, Twitter eta Facebook bidez ere parte hartu daiteke lehiaketan.

Debagoiendar guztiak daude gonbidatuta lehiaketa honetan parte hartzera. Hala, parte hartzaileek irailaren 14a baino lehen aurkeztu beharko dute egindako argazkia. Irabazleak nortzuk diren urriaren 1ean jakingo da asteleheneko Goiena paperean.

Parte hartzeko oinarriak

Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake. Argazkiarekin batera, egilearen izen-abizenak eta herria, harremanetarako telefonoa, argazkia noiz eta non ateratakoa den eta argazkian zer eta nortzuk agertzen diren adierazi beharko da. Argazkia paperean edo era digitalean aurkeztu daiteke. Horretarako, argazkiak@goiena.com helbidera bidali beharko da eta Goienara eraman. Azken aukera hau aukeratuz gero, kartazal, CD edo argazki digitalak gordetzeko beste edozein euskarritan eta jpg formatuan entregatu beharko da.

Berrikuntzak

Bi berrikuntza daude aurtengo lehiaketan: alde batetik, irakurle eta ikusleei aukera emango zaie argazki onenari btoa emateko http://goiena.net/blogak/argazkiak blogean.

Bestalde, Twitter eta Facebook bidez ere parte hartu daiteke lehiaketan, modu honetara:

Sariak

  • 1. saria: KB Photoestudiok emango duen argazki kamera bat.
  • 2. saria: Arrasate Bidaiak-ek emandako astebukaera bateko egonaldia bi pertsonentzat Kantabrian.
  • 3. saria: Afari edo bazkari bat bi pertsonentzako Gure Ametsa jatetxean.
  • Herritarren saria: Bi pertsonentzako SPA zirkuitua eta asteburuko menua Debako AISIA hotelean.
  • Boto emaileentzat saria: Munduko kafe ezberdinen otarra, Arrasateko Karibu dendaren eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak