Debagoiena, errenta banatuen duen Gipuzkoako eskualdea

Usoa Agirre 2012ko uztailaren 10a

Gipuzkoako Foru Aldundiak publiko egin ditu 2010eko PFEZ aitorpenetako datuak udalerrien arabera. Datu horien arabera, Abaltzisketa da Gipuzkoan biztanleko errenta handiena duena (26.044) eta Pasaia, berriz, txikiena (16.908). Debagoienean, biztanleko errenta handiena duena da Oñati (22.499); 13. Gipuzkoan. Errentaren dispertsio indizeari dagokionez, Debagoiena da dispertsio maila txikiena duena, %47,79. Hau da, Debagoiena da Gipuzkoan errenta banatuen duen eskualdea, kooperatiben eraginagatik.

Errenta biztanleko

  • Oñati: 22.499
  • Bergara: 21.528
  • Antzuola: 21.424
  • Aretxabaleta: 21.291
  • Elgeta: 20.862
  • Leintz Gatzaga: 20.832
  • Arrasate: 20.515
  • Eskoriatza: 20.295

Dispertsio maila

  • Leintz Gatzaga: %51,0
  • Bergara: %50,8
  • Elgeta: %49,8
  • Arrasate: %48,5
  • Antzuola: %47,9
  • Oñati: %45,4
  • Aretxabaleta: %44,1
  • Eskoriatza: %43,8

Dispertsio maila txikiena duten Gipuzkoako udalerrien artean Eskoriatza, Aretxabaleta, Oñati, Antzuola eta Arrasate ageri dira, guztiak Debagoienekoak, probintziarekin alderatuta bertan oinarri likidagarriaren banaketa berdintzaileagoa dagoela berretsiz. Gipuzkoako batazbestekoa %56,97koa da.

Hemen duzue txostenaren laburpena: Aldizkariaren laburpena (pdf)

2010eko PFEZ udalerrien arabera

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak