Peyresourde gainean hartu du kanpalekua aurten Mikel Lizarraldek eta konpainiak urtero antolatzen duten expedizioak. "Bi autobus, behintzat, jarriko ditugu. Jendea hasi da dagoeneko apuntatzen nahiz eta esperientziak esaten digun jendea azken orduan apuntatzen dela. Esait-ek ere izan du gure berri eta iragarri du bagoazela, eta kanpotik ere deika ari zaizkigu", esan du Mikel Lizarraldek.
Aurten ez dute kanpalekuz aldatuko etapak ikusteko. "Hori sekulako abantaila da. Bigarren etapa, gainera, kanpalekutik 5 kilometrotara bukatzen da", gehitu du Lizarraldek.
Izenematea zabalik
Autobusetarako izena Lizarralde kirolak dendetan eman behar da, Oñatin zein Arrasaten. Nagusiek 150 euro ordainduko beharko dute eta gaztetxoek, erdia:
- Oñatiko denda: 943 78 29 86
- Arrasateko denda: 943 79 91 47