Fagor Ederlanek 40 milioi inbertitu ditu moldaketa-lerro berri baten

Leire Kortabarria 2012ko uzt. 10a, 12:16

Fagor Ederlanek Europako erreferentea izan nahi du automobilgintzarako motor-blokeak eta kulatak egiten. Horretarako, Tafallan duen lantegian moldaketa-lerro berria egin du, 40 milioi inbertituta.

Moldaketa-lerro horren gaineko zehaztasunak eman ditu Fagor Ederlan Taldeak: HWS motakoa da, oso berritzailea, "kooperatibaren enpresa-proiektua sendotzeko" sortua, lerro horrek duen automatizazio-mailari eta malgutasunari esker.
Hala, orduko 300 automobil-bloke eta 150 ibilgailu industrialendako bloke produzitu ditzake lerro berriak; hau da, urteko 100.000 tona baino gehiago, orain arte taldeak martxan zituen bi lerroek batera egiten zutena.

Fagor Ederlanen esanetan, lerro berriak abantaila batzuk ematen ditu: hain zuzen, produktu arindua eskaintzen du, motor-bloke meheago eta perdoi txikiagokoekin. Gainera, kaxa tamaina handiagoa duenez, ibilgailu industrialendako motor-bloke eta kulata mota gehiago ekoiztu ditzake, eta koste lehiakorragoak eskaini.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak