Covadonga… bagoaz!

Ubane Madera 2012ko uztailaren 9a

Gaur atera dira Arizmendi Ikastolako Ibiltari udalekukoak Covadongarantz (Asturias). Guztira 35 lagun abiatu dira (28 ikasle eta begiraleak) bizikletan 350 kilometro egiteko gogotsu. Covadongako lakuetako “puntaraino” iritsiko dira, eta hala nahi duenak bertako Ama Birjinari “guraritxoa” eskatzeko aukera izango du. Hurrengo egunean, berriz, piraguan ibiliko dira. 

Aurten lehen aldiz, ibilbide osoa egingo dute bizikletan Ibiltari udalekukoak. Justu horrexegatik aukeratu dute Covadongara joatea, urrutirago joan izan direnetan, autobusa hartu behar izan eta horrek irteera “deskafeinatu” egin izan duelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak