Gipuzkoako Foru Aldundia ez da udalen konpetentzien gainetik ariko

Goiatz Arana Begiristain 2012ko uztailaren 5a

Martin Garitano diputatu nagusia udal gehiengoaren ordezkaritza batekin bildu da gaur, eguena, hondakinen kudeaketaren inguruan sortu den hika-mika dela eta. Gehiengo ezberdinen artean adostasunak lortzea ezinbestekoa dela eta Gipuzkoako Foru Aldundia ez dela euren eskumenen gainetik jarriko adierazi die.

Usurbil, Azpeitia, Lezo eta Tolosako alkateekin bildu da Garitano hondakinen kudeaketari buruz hitz egiteko. Alkateek jakinarazi diote udalen gehiengoak ez duela PPk, EAJk eta PSE-EEk eraiki nahi duten errauste planta finantzatuko, eta udalen borondatea kontuan hartzeko eskatu dute, hondakinak eurek kudeatu behar baitituzte.

Martin Garitano diputatu nagusiak adierazi die gehiengo ezberdinen arteko adostasunak lortzea ezinbestekoa dela, eta foru gobernuak hori lortzeko ahalegin berezia egin duela. Bere esanetan, azpiegiturak planifikatu behar dituzten erakundeek kontuan hartu behar dituzte hondakinak kudeatu behar dituzten gainerako erakundeak. Era berean, berretsi du Gipuzkoako Foru Aldundia ez dela udalen eskumenen gainetik jarriko, bere egitekoa udalei "laguntzea" delako. Aurrera begira udalekin lankidetzan jardungo duela iragarri du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak