"Munduko garrantzia handieneko" bederatzi sukaldarik osatzen duten Nazioarteko Aholkularitza Kontseiluak erakusten du, hain zuzen ere, nazioarteko izaerari eutsi diola. Horrez gain, Basque Culinary Centerrek sukaldea nola ulertzen duen azaldu du Amerikako Estatu Batuetan, Brasilen, Alemanian edo Frantzian. "Fakultate horrek gastronomia zientzia-mailara altxatu eta Espainian lehen aldiz unibertsitateko diziplina bihurtu du", arduradunen esanetan. Horrekin batera, Basque Culinary Centerren sorrera gure herriaren historian inflexio-puntutzat jo eta munduan parekorik ez duen ikastetxea dela frogatu duela gaineratu dute; hori erakutsi du, euren ustez, lehen urteko ibilbideak.
Gastronomia Zientzien eta Sukaldaritza Arteen Graduko lehen ikasturtean esku hartu duten 70 ikasleek prestakuntza trinkoa jaso, askotariko tailerretan parte hartu, 7.515 zerbitzu egin eta 14.278 plater prestatu dituzte eta, kurtsoa amaitzeko, Galiziako kultura, sukaldaritza, produktuak eta ardoak ezagutzeko bertara bidaiatzeaz gain, hilabeteko praktikak egingo dituzte jatetxe baten.
Datorren ikasturteari begira, bi urteko iraupena izango duen titulua jarriko dute martxan.