Fagor Healthcare kooperatiba sortu da, osasun eta ongizatean jarduteko

Leire Kortabarria 2012ko uzt. 5a, 15:26

Mondragon Korporazioak emaitza berria du: Fagor Healthcare kooperatiba sortu berria. Fagorren Sustapen Zentroan jaio da kooperatiba hori, eta osasunean eta ongizatean lan egingo du. Aurkeztu duen lehenengo produktua botika dosifikatzaile bat da.

Osasunean eta ongizatean horretan kalitatezko zerbitzuak eskaini nahi ditu, produktu berritzaileen bitartez. Gaixoen bizi-kalitatea eta osasun-langileen lana hobetu gura ditu Fagor Healthcare-k.

Bere lehenengo emaitza Medical Dispenser izeneko dosifikatzailea da. Farmaziei zuzenduta dago eta irailean hasiko dira saltzen. Helburua da profesionalei lana erraztea eta gaixoei tratamentua jarraitzeko samurtasunak ematea.
 
Medical Dispenser Madrilgo Infarma 2012 azokan aurkeztu zuten modu ofizialean, joan den martxoan. Gailuak kargatzeko makina erdi-automatikoa dauka, eta kudeatzeko softwarea. Horiei esker, botika prestatzeko arriskuak txikitzen dira eta gaixoak arreta pertsonalizatua jaso dezake.

Gaixo kronikoek edo botika desberdin asko hartu behar dituztenek botika guztiak ontzi bakarrean gorde edo eroan ditzakete –blisterra–. Ontzi edo blister horrek 28 albeolo ditu, egun bakoitzeko lau, eta hartu beharreko botika guztiak gorde daitezke, gaixoak bat ere ahaztu ez dezan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak