Euskadiko Kutxaren bezeroek komisio gutxiago ordaindu beharko dute

Leire Kortabarria 2012ko uzt. 4a, 17:00

Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak bat egiten dutenean guztiz, bezeroek ez dituzte transferentziengatik edo erakunde baten zein bestearen kutxazainetatik dirua ateratzeagatik komisioak ordaindu behar izango. Erakunde berriak 1,3 milioi bezero izango ditu, 709 kutxazain eta 450 bulego.

Sukurtsal horietatik gehienak Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Nafarroan, Gaztela eta Leonen, Kantabrian, Asturiasen, Errioxan eta Aragoin daude. Batzuk Madrilen eta Bartzelonan daude.

Bi entitateen arteko unean uneko transferentziei, agindu iraunkorrei eta fitxategi-
transmisioei kobratu ohi zitzaizkien komisioak ere desagertu egingo dira Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren bezeroendako.

Neurri hori aste honetan bertan ezarri da eta datozen hilabeteetan egingo den zerbitzuen integrazioaren hasiera da. Bi erakundeen arteko bategitea joan den zapatuan onartu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak