Esklerosi Anizkoitzagatik 'Busti Zaitez' kanpaina domekan

Aketz Zubia 2012ko uztailaren 4a

Domekan, uztailak 8, Esklerosi Anizkoitzagatik 'Busti Zaitez' kanpaina ospatuko da Arrasaten eta Oñatin. Aurtengoa, Arrasaten ospatzen den hamargarren urtea da eta Oñatikoa berriz, lehenengoa. Gizartea sentsibilizatzeko eta dirua lortzeko kanpaina hau Gipuzkoako beste 13 puntutan ere burutzen da.

Busti Zaitez, bai Euskal Herrian dagoen eta baita hemendik kanpo ere, Esklerosi Anizkoitzaren aldeko kanpainarik garrantzitsuena da eta urtero milaka euskal herritarrek parte hartzen dute. Joan den urtean 40.000 pertsonek hartu zuten parte eta aurten kopuru hau gainditzea espero dute antolatzaileek. Esklerosi Anizkoitzaren alde lagundu edo kanpainan parte hartu nahi dutenek, domekan, Arrasateko udal igerilekuan (Musakola kiroldegia) igeri edo busti beharko dira horretarako mugatuko igerilekuan. Oñatin berriz, material ezberdinetarako salmenta postua eta informazio stand-a jarriko dute herriko plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak