Ekonomia Suspertzeko Programak 123 proiektu lagundu eta 237 lanpostu sortuko ditu

Leire Kortabarria 2012ko uzt. 3a, 17:44

Guztira 123 proiektu izango dira Gipuzkoako Aldundiak abian jarri duen Ekonomia Suspertzeko Programan diru-laguntza jasoko dutenak, eta 237 lanpostu berri sortuko dira gazte kualifikatuentzat, Diputatuen Kontseiluak gaur onartu duen laguntza-dekretuaren babesean. Programa honek ia 21 milioi euroko inbertsio induzitua sortuko du.

Aparteko izaera duen programa honen bitartez 6 milioi euroren laguntzak banatuko dira. Guztira 28 milioi euro ditu Aldundiak aurrekontuan jasota Gipuzkoako enpresei laguntzeko. Laguntza horietako batzuk dagoeneko abian dira (Internazionalizazioa, bizitza osorako ikaskuntza, Zientzia eta Teknologia Sarea edo IKT sektorea eta IKTak mikroenpresetan erabiltzea), eta datozen asteetan gainerakoak zabalduko dira (Ekintzailetasuna eta enpresa ekimen berriak).

Onartu diren proiektuen kopurua bat dator joan diren ekitaldietan batez beste onartu direnekin, eta Foru Aldundiak berariaz landu duen helburu bat bete da: laguntza horiek enpresa txikiek ere ezagutzea eta aprobetxatzea, ez korporazio handiek bakarrik. Hala, aurten diru-laguntza onartu zaien enpresen %80 baino gehiagok lehenbiziko aldiz jasoko dute laguntza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak