Andraitz feminista taldeak, Berdintasun batzordeak eta Gazte feminista taldeak deitu dute Oñatiko elkarretaratzea eta Herriko Plazan egingo dute. Herriko Plazan egingo dute Arrasatekoa ere, Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Plataformak deituta.
85 urteko gizonezko batek 42 urteko bikotekidea eskopetarekin hil zuen Senperen eta, jarraian, bere buruaz beste egin. Hori salatzeko kontzentrazioak deitu dituzte hainbat tokitan eta, Debagoienari dagokionez, bi herritan egin dute deialdia oraingoz: Oñatin eta Arrasaten. Batean zein bestean, Herriko Plazan egingo dute elkarretaratzea, 19:00etan.
Andraitz feminista taldeak, Berdintasun batzordeak eta Gazte feminista taldeak deitu dute Oñatiko elkarretaratzea eta Herriko Plazan egingo dute. Herriko Plazan egingo dute Arrasatekoa ere, Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Plataformak deituta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.