EH Bilduren webgunean irakur dezakezue Mintegiren profila:
1955ean Lizarran (Nafarroa) jaio zen Mintegi baina gaztetatik Bilbon bizi izan da; azken urteotan Algortan (Bizkaia) bizi da.
Historian lizentziaduna eta Psikologian doktoratua da. 1981. urtea geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea da. Saileko zuzendaria izan zen 1999tik 2006ra eta berriz ere 2010etik gaur egunera arte. Horrez gain, 2004a geroztik, Euskal PEN Klubaren presidentea da. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006an.
Laura Mintegik hainbat lan ere idatzi ditu eta lan horiengatik hainbat Literatura Sari bereganatu ditu, horien artean Azkue Nobela Saria, Donostia Hiria Saria eta Jon Mirande Saria. Ohiko kolaboratzailea da hedabideetan, bai ikus-entzunezkoetan bai eta idatzizkoetan ere.
Aurkezpena

Lehendakarigaiaren aurkezpen ekitaldia burutu du gaur Euskal Herria Bildu koalizioak. Webgunen irakur dezakezue Mintegik aurkezpenean esandakoa.
Aurkezpenean esan dutenez, "Laura Mintegi idazlea izango da ezkertiar soberanisten koalizioko hautagai nagusia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egingo diren hurrengo hauteskundetan. Soluzio argiak da hemendik aurrera erabiliko dugun leloa, unea delako herri honen arazo guztiei heldu eta konpontzeko bide argiak mahai gainean jartzeko".
Elkarrizketa Goienan
Goienan elkarrizketa egin genuen 2009ko abenduan. Hemen duzue orduko elkarrizketa papereko Asteleheneko Goienan.