Datuek erakusten dute, era berean, egoera orain urtebete eta orain bi urte baino okerragoa dela, orduko langabe kopurua ez baitzen hiru mila laguneko mugara ailegatzen.
EAEn ere behera
Joera beheranzkoa da Euskal Autonomia Erkidegoan ere: 2.828 langabe gutxiago zeuden ekainean, %1,76 gutxiago; denera, lan barik zeuden 158.080 pertsona zenbatu zituzten EAEn. Baina, kasu honetan ere, urtez urteko datuak kontuan hartuta, egoera ez da hobetu: iaz garaiotan baino 13.666 langabe gehiago daude, guztira, %9,46 gehiago.
Gipuzkoan jaitsi da batik bat kopurua, 1.211 pertsonak aurkitu baitute lana; ondoren, Bizkaian, 1.190 langabe gutxiago daude; eta azkenik, Araban, 427 gutxiago.
Baita Nafarroan ere
Nafarroan, %1,49 jaitsi da langabezia; 48.813 pertsona daude lan barik. Espainiako Gobernuko Enplegu Ministerioak gaur, martitzena, emandako datuen arabera, urtez urteko datuak kontuan hartuta, langabezia %17,06 (7.113 pertsona) igo da, Nafarroan.