Bilbok ordutegi komertzialak liberalizatu beharko ditu

Leire Kortabarria 2012ko uzt. 3a, 12:29

Bilboko ordutegi komertzialak liberalizatu egingo dira bisitari asko dauden lekuetan. Espainiako Gobernuak 11 hiri aukeratu ditu daukaten balio turistikoaren arabera, eta neurri hori hartzera behartuko ditu. Helburua da turistei kontsumitzeko aukera handiagoak ematea eta kontsumo potentzial hori aprobetxatzea.

Ordutegi komertzialak liberalizatzen jarraitzeko, Hego Euskal Herriko eta Espainiako erkidego autonomoei proposatu die komertzioak ireki dezakeen jaiegun kopurua handiagoa izatea 2013an: gaur egun zortzi egun badira, 2013an 10 izatea nahi du Madrilek.

Espainiako Komertzio idazkariak, Jaime García-Legazek, atzo azaldu zituen 11 hiri horiek zergatik aukeratu dituzten: adibidez, azken urtean milioi bat lagunek baino gehiago bertan gaua eman izana, edo 400.000 itsas-bidaiari, gutxienez, hartu izana.

Bilborekin batera, hiri hauek sartu ditu Madrilek multzo horretan: Bartzelona, Alacant, Valentzia, Zaragoza, Malaga, Sevilla, Las Palmas (Kanaria Handia), Kordoba, Granada, Cartagena (Murtzia), Madril, Palma (Mallorca) eta Santa Cruz (Tenerife). Azken hiru horietan, zenbait turismo gunetan dagoeneko nahi moduan ireki dezakete komertzioak.
Arautegia indarrean sartzen den egunetik hasi eta sei hilabetean, Bilboko Udalak zehaztu egin beharko du hiriko ze lekuetara joaten diren turista gehien. Proposamen hori EAEk onartu beharko du gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak