Natur udalekuak, Arizmendiren eskutik

Ubane Madera 2012ko uztailaren 2a

"Mendi ibilaldia inguruko bioeraikuntza ezagutzeko; eguzki sukalde baten eraikuntza; margo naturalak egin eta baserriaren margoketa; Gaueko Faroa; Gaubelak; eta batez ere... naturaz inguratuta ondo pasatzeko aukera!". Hori guztia gura dute landu Arizmendi Ikastolaren Natur-udalekuetan. Galartzan (Aretxabaleta) egingo dituzte, uztailaren 11tik 13ra.

"Eguzki sukaldearekin kanpingasarekin bezain ondo sukaldatu dezakezula badakizu?" edo "Badakizu margo naturalak sor ditzakezula? Eta hauek jan ditzakezula?", moduko galderei erantzungo diete Arizmendi Ikastolaren Natur udalekuetan. 

Uztailaren 9a baino lehen

16 urtetik gorakoei zuzendutako udalekuak dira horiek. 65 euro da prezioa eta interesa dutenek uztailaren 9a baino lehen eman behar dute izena. Informazio gehiago gura izanez gero: www.arizmendipro.eu edo 943 77 20 25. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak