Gisasola izatea hurrengo presidentea bada azpimarragarria: batetik, belaunaldi aldaketa dakar, Gisasolak 51 urte dituelako; bestetik, korporazioaren jatorrira, Fagor Etxetresnetara bueltatzea dakar, presidente berria Etxetresnak tadeko zuzendari nagusia izan delako orain arte, eta hantxe hasi zelako korporazioan lanean, 1987an.
Txema Gisasola EHUn Psikologia Industrialean lizentziaduna da. Deustuko Unibertsitatean bi master eginak ditu, eta beste bat Madrilgo unibertsitatean.