Arrasate-Aramaio-Aretxabaleta-Urkulu-Aretxabaleta-Arrasate-Oñati ibilbidea egingo dute. 18:00ak aldera Zubillagatik igaroko dira eta herritarrei gonbita egiten diete leku horretan martxarekin bat egiteko.
Kalapie eta Oñatiko Txirrinka elkarteek antolatuta, Biziz Gira izeneko bizikleta martxa egiten ari dira Gipuzkoan barrena. Hainbat etapatan Gipuzkoa osoari buelta emango diote eta Debagoienera gaur, astelehena, iritsiko dira. Bergaratik 17:30 aldera igaroko dira eta Arrasaten amaituko dute etapa. Biharko etapa Debagoienean egingo dute.
Arrasate-Aramaio-Aretxabaleta-Urkulu-Aretxabaleta-Arrasate-Oñati ibilbidea egingo dute. 18:00ak aldera Zubillagatik igaroko dira eta herritarrei gonbita egiten diete leku horretan martxarekin bat egiteko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.