Nola eragingo luke BEZ murriztuaren igoerak?

Goiatz Arana Begiristain 2012ko ekainaren 29a

Espainiako Gobernua BEZa igotzea aztertzen dabil; egun %4ko eta %8ko BEZa duten produktuei %18a aplikatzeko asmoa darabil esku artean. Oinarrizko elikagaietan, etxebizitzetan, egunkari eta liburuetan izango luke eragina, besteak beste. Horiek saltzen dituzten tokietara joan gara galdezka eta ezkor daude: jada gaur egun salmentak ez doaz nahiko luketen moduan eta, BEZa igotzen bada, horrek ez du lagunduko. 

Europari finantza erakundeentzat erreskatea eskatu eta herritarrei laster neurri ekonomiko gogorrak hartuko dituela iragarri. Horixe egin du Espainiako Gobernuak. Izan ere, Europako Batzordeak gomendatu zion moduan, BEZ balio erantziaren gaineko zerga igotzea aztertzen ari da. Mariano Raxoi presidenteak ez du oraindik ezer zehaztu, baina BEZ murriztua (%8koa) eta supermurriztua (%4koa) duten produktuak BEZ orokorra dutenekin parekatzea aztertzen ari da, alegia, %18ra igotzea.

Zerga supermurriztua daukate oinarrizko elikagaiek (ogia, esnea, arrautzak, barazkiak, frutak…), liburuek, egunkariek, eskolarako materialak, etxebizitzek… Murriztua, berriz, prestatutako janariek, urak, garraioak, ostalaritzak, kultur ekitaldietako sarrerek…

Arrasateko Deba Garaia inmobiliariako Jesus Markaide, Antzulako Itzar liburu dendako Kontxi Laskurain eta Bergarako Olabe okindegiko Marixabel Moñuxekin izan gara. Ezkor ageri dira, BEZaren balizko igoeraren aurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak