Antzuolatik Bergararako lehen sarreran, Urteaga kalerako bidea hartzen den tokian, izan da istripua. Kamioi batek tamaina luzeko burdinazko zutabe batzuk galdu ditu bihurgunean. Errepideko seinale bertikalak etzanda utzi ditu eta zama errepidean barreiatuta geratu da. 07:00ak inguruan gertatu da eta Ertzaintza txandaka ari da paso ematen ibilgailuei. Kalte pertsonalik ez du eragin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.