Kooperatiben irudia, 5.000.000 kupoitan

Leire Kortabarria 2012ko eka. 29a, 02:00

Uztailaren 8ko Asteburuko ONCEren Kupoia Kooperatiben Nazioarteko Egunari eskaini zaio. Ekimen honekin, ekonomia eta gizartearen garapenaren alde kooperatibek egindako lana babestu nahi du itsuen erakundeak. Asteon aurkeztu dute kupoia Basilio San Gabrielek, ONCEren Euskadiko lurralde-ordezkariak, eta Javier Goienetxeak, Konfekoop-eko presidenteak. ONCEk dioenez, "batez ere, pobrezia murriztu, enplegua sortu eta gizarteratzea bultzatzeko kooperatibek egiten duten lana goraipatu nahi da. Bost milioi kupoik irudi hori zabalduko dute Espainia osoan zehar".

2012a Nazioarteko Kooperatiben Urtea izango zela erabaki zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak.  Urtean zehar, hainbat ekintza egiten dabiltza, eta horietako bat da honako kupoia. 

2012ko datuen arabera, Euskadin federatuta dauden 868 kooperatibek 9.983 milioi fakturatu zuten 2011an, 2010ean baino %5 gehiago, hain zuzen ere. Langileen kopuruak berriz gora egin du 56.257,503 lanpostura helduz (2010ean baino %1 gehiago), eta fakturazioa 9.983 miloira iritsi zen, %5eko igoera suposatuz. Esportazioa 4.703 miloiko izan zen, %11 gehiago.

Aurten, orain arte, ONCEren zozketek 4,5 milioi euro utzi dituzte Euskal Erkidegoan dagoeneko.

Bi euroren truke, ONCEren Asteburuko Kupoiak 6.000 euroko hileroko ordainsaria eskaintzen du 25 urtez, bost zenbakiak eta seriea asmatzen dituenarentzat. Halaber, gorri koloreko "Bola berezia" ateratzen denean, sari gehigarri bat lortu daiteke.

ONCEren 21.000 saltzailek merkaturatzen dituzte ONCEren kupoiak. Ohi bezala,
Salmentarako Terminalari (ST) esker, bezeroak gustuko duen zenbakia aukeratu dezake. Horrez gain, ONCEren jokorako webgune ofizialean ere eskuratu daiteke kupoia (www.juegosonce.com).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak