Agirrek erabateko konfiantza agertu du Kutxabankekiko

Leire Kortabarria 2012ko eka. 28a, 15:36

Ekonomia eta Ogasun sailburuak, Carlos Agirrek, erabateko konfiantza azaldu du Kutxabank-ekiko, eta Moody's agentziak hari kalifikazioa okertu izanari garrantzia kendu dio: "Moody's-en kalifikazioak erakusten duen baino askoz hobeto dago Kutxabank", esan du, Vasco Press eta Europa Press agentziek jasotako adierazpenetan.

Datorren ekitaldia "argi eta garbi, doikuntza ekitaldia" izango dela eta murrizketak egongo direla ohartarazi du.
Kutxabanken gainean eta Espainiako bankuendako eskatutako erreskatearen gainean, hauxe esan du: "Oraingo eskaerekin, Kutxabank-ek ez du finantzaketarik behar".

New York-eko Moody's kalifikazio agentziak Hego Euskal Herriko eta Espainiako 28 banketxe eta entitateren kalifikazioa okertu egin du; maila bat eta lau maila artean, kasuan kasu. Bakarrik zazpi utzi ditu "zabor bonu" mailatik kanpo, baina justu-justu: Santanderri eman dio nota onena (Baa2), eta hurrengo onenean, Baa3 notan, utzi ditu Euskadiko Kutxa, Nafarroako Caja Rural, Banesto, Caixabank eta Banca March. Dena dela, denei okertu die nota; gehien Banco Popularri okertu dio (A3, nota ona, utzi eta Ba1 zabor-bonu notan hondoratu du). Kutxabank Baa1 notatik Ba1-era pasatu du. Euskadiko Kutxari Baa2 notatik Baa3 notara okertu dio kalifikazioa.

Joan den martitzenean jakinarazi zituen Moody's agentziak erabaki horiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak