Abisu horia bertan behera

Goiatz Arana Begiristain 2012ko ekainaren 28a

Meteorologia zuzendaritzak bertan behera utzi du muturreko tenperatura maximoei dagokien abisu horia. Euskalmeten iragarpenaren arabera, tenperatura bi eta bost gradu bitartean jaitsiko da barrualdean, eta 10 kostaldean. Gaurko eta ondorengo egunetarako iragarpena ezagutzeko, jarraitu irakurtzen.

Gaur, eguena

Zerua hodeitsu egongo da; eguerdi partean, gutxiago. Euria egiteko probabilitatea txikia da. Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, baina kostaldean ipar-osagaikoa nagusituko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez da izango; aldiz, maximoak jaitsi egingo dira; hamar gradu baino gehiago kostaldean eta bostera arte gainontzeko tokietan.

Bihar, egubakoitza

Zerua hodeitsu egongo da, Kantauri isurialdean batez ere. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; kostaldean, ipar-osagaikoa. Tenperaturek beheranzko bidean jarraituko dute, gutxi bada ere.

Etzi, zapatua

Goizean goiz eta gauean zerua hodeitsu egongo da, baina euria egiteko probabilitatea txikia izango da. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, baina arratsaldean iparretik joko du bolada gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira eta antzera mantenduko dira maximoak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak