Argindarra % 4 edo 5 garestituko da

Goiatz Arana Begiristain 2012ko ekainaren 27a

Hala baieztatu duela Espainiako Gobernuak argitaratu du EITBk bere webgunean. Martxoko berrikuspenean, Gobernuak % 7 garestitu zuen, batez beste, argindarraren prezioa.

Komunikabide talde horren arabera, Jose Manuel Soria Industria ministroak jakitera eman duenez, "atzoko enkantearen ondoren (energiaren kostua % 9,5 igo zen), erreziboaren beste osagarriren bat jaistea da tarifa ez garestitzeko aukera bakarra, Gobernuak ezartzen dituen bidesariak, hain zuzen ere, baina ezin dira merkatu, horiekin ordaintzen direlako elektrizitatea hornitzeko kostuak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak