Kirola, osasuna eta errendimendua 'Tertulia'n gaur 22:00etan

Goiatz Arana Begiristain 2012ko ekainaren 27a

Kirolaren gaineko mahai-ingurua izango da gaur, eguaztena, 22:00etan hasita, GOIENA telebistan. Lau gonbidatu izango dira: Iñaki Ugarteburu, Diputazioko Kirol zuzendari ohia eta Bergarako Udaleko Kirol teknikaria; Alberto Garai, Athloneko Kirol medikua; Aitor Rementeria, Antxintxika Triatloi Taldeko presidentea; eta Igor Arenaza, Aretxabaleta futbol taldeko Kirol zuzendaria. Xabi Urzelairen eskutik, kirola, osasuna eta errendimendua izango dituzte mintzagai. Ordubete iraungo du saioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak