Helena Franco Ogasun eta Finantza diputatuaren esanetan, “oinarrian Ogasun Departamenduak aurkeztutako proposamena ontzat ematen da, beste taldeek egindako ekarpenekin osatu eta hobetu egin dena, bereziki
harmonizazioa eta iruzurraren inguruko aipamenen bidez”.
Akordioa arazo handirik gabe lortu ahal izan dela argitu du Ogasuneko diputatuak, eta "negoziazio osoan zehar adostasun eta sintonia maila ia erabatekoa” izan dela azpimarratu du.
Helena Francori garrantzitsua iruditzen zaio lorpena. “Oso modu positiboan baloratu behar dugu egindako lan eta ahalegina, izan ere adostasun honek abiapuntu egokia finkatzen du hemendik aurrera burutu beharko den
Sozietate Zergaren erreformak eskatuko duen lanketarako”, esan du.