Hego Euskal Herriko eta Espainiako erkidegoetako batez besteko soldata brutuen gaineko ondorioak jakinarazi ditu INEk. Hori neurtzeko, 2010eko Soldata-Egituraren Inkesta (EES-10) egin du. Neurketa hori Europako Batasuneko herrialde guztietan egiten da, eta ondorio harmonizatuak atera daitezke. Tresna horren arabera, EAEko batez besteko soldata izan zen erkidego guztien artean handiena. Madrilgo erkidegoan, 25.988,95 eurokoa izan zen batez besteko soldata, eta Katalunian, 24.449,19 eurokoa. Nafarroa ere soldata handienetako taldean zegoen.
Hego Euskal Herriko eta Espainiako batez besteko soldata gordina 22.790,20 euro brutu izan zen 2010ean.
Espainiako batez besteko soldata txikienak Kanarietan (19.315,56 euro), Extremaduran (19.480,55 euro) eta Galizian (20.241,99 euro) izan ziren.
Beste ondorio sozio-ekonomiko hauek atera ditu INEk:
• Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun handiek jarraitzen dute: emakumearen urteko batez besteko soldata gizonarenaren %77,5 izan zen, eta lan egindako ordu bakoitzeko irabazia %13,7 handiagoa izan zen gizonezkoendako emakumezkoendako baino.
• Zuzendarien eta gerenteen urteko soldata batez besteko soldata baino %134,4 handiagoa izan zen.
• Unibertsitatean lizentziadunek batez besteko soldata baino %57,2 gehiago kobratu zuten. Titulu bako langileek batez bestekoa baino %31,5 gutxiago kobratu zuten.
• Denbora mugatuko kontratudun langileek kontratu mugagabeak zituzten langileek baino %32 gutxiago kobratu zuten.