Kalapiek eta Oñatiko Txirrinkak bizikleta ibilaldia antolatu dute

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko ekainaren 26a

Eguraldi ona hurbiltzen ari dela eta, zakutoak txirrinduetan ipini eta lagunartean paisaia ederretan ibiltzeko gogoz daude Kalapie eta Oñatiko Txirrinka bizikletazaleen elkarteak. Hori dela eta, Gipuzkoan barrena ibilbide bat antolatu dute ekainaren 30etik uztailaren 8ra arte.

Ibilbide zirkularra izango da, eta Donostian hasi eta bukatuko da, baina Debagoienetik ere igaroko dira. Hain justu ere, uztailaren 2an Zumaiatik Arrasaterako bidea egingo dute. Bergaratik 17:30 aldera igaroko dira eta San Prudentzioko biribilgunean buelta batzuk emango dituzte. Hori horrela, Oñatiko elkartetik gonbitea luzatzen diete txirrinduzaleei gune horretan eurekin bat egiteko. Handik Arrasaterako bidea hartuko dute eta Arrasaten erdiko kaleetan barrena martxa egingo dute.

Uztailaren 3an Arrasatetik Oñatira arteko bidea egingo dute eta Oñatin ere egingo dute martxa. Horra ere gonbidatu dituzte txirrinduzaleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak