Alokabideko alokairu sozialeko etxebizitzak berritzea finantzatuko du Euskadiko Kutxak

Leire Kortabarria 2012ko eka. 27a, 14:00

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren mendeko Alokabide enpresaren bidez errentan hartzeko uzten diren etxebizitzek berritzea behar badute, Euskadiko Kutxak finantzaketa eskainiko die, bi erakundeek egin duten hitzarmenari esker.

Alokabideren azken helburua etxebizitzak sustatzea eta birgaitzea da, ondoren errentan emateko. Alokabideren programak, egun, 5.000 etxebizitza inguru ditu alokairu-erregimenean, eta helburua 6.000 etxebizitza izatea da.

Programan sartu nahi diren etxebizitza gehienek berritze-lanak behar dituzte. Ohiko jardutea hau da: egin beharreko eraberritzearen zenbatekoa aurreratzea eta usufruktu-kontratua indarrean sartu ondorengo hasierako hilabeteetan jabeak errenten bitartez berreskuratzea. Kontratua gutxienez bost urterako izaten da.

Kreditua eta abantailak

Hutsik dagoen etxebizitza -hau da, kontratua sinatzean gutxienez inor bizi gabe 9 hilabete daroan etxebizitza- duen eta bere etxebizitza programa horretan sartu nahi duen edozein jaberi, baldin eta etxebizitza programan sartzeko berritze-lanen bat egin behar badu, Euskadiko Kutxak kreditua emango dio lan horiek finantzatzeko, "baldintza abantailatsuetan", dio kreditu kooperatibak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak