Ekintzaile gazteen proiektu berritzaileak saitu dituzte

Julen Iriondo 2012ko ekainaren 22a

154 ikaslek parte hartu eta 48 proiektu aurkeztu dituzte MUren Ekiten,ekintzailetzako programaren sariketan. Zortzi proiektu onenak saritu dituzte eguerdian egindako ekitaldian, Enpresa Ideia Berrien, Landa Ingurunea Garatzeko Ideia eta Proiektuen eta Gazteria, Aisia eta Kirol Ideien kategorietan.

Hiru kategorietako lehen sari bakoitzak 1.000 euro jaso ditu, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek, berriz, bostehuna euro. Taldeka edo bakarka egin dute lan ikasleek, eta aurkeztu eta saritu dituzten proiektuen artean daude barra kodedun hondakinetarako poltsena, etxean kirola eginez turismoa egiteko ideia edo baserriko produktuen salmenta bultzatzeko beste bat.

Epaimahaiak lanak baloratzeko irizpideak izan dira egitasmoen bideragarritasuna, lanpostuak sortzeko ahalmena eta berritzaileak izatea, besteak beste. Gaztempresak, Debarroko landa-garapen agentziek eta Kimu Berrik babestu dute sariketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak