Pierlugi Barbieri, Fagor Automation Italiako zuzendari gerenteak, honakoa dio "Fesaketaren merkatu italiarra indartzeko konpromisoa hartu dugu, gure CNC fresatzaileen kalitatea ezagunagoa eta baloratuagoa izan daitekeelakoan. Fagorren CNC8065 M ahaltsuak, hain exigentea den merkatu italiarraren espektatibak gainditzeko beharrezkoak diren funtzioak eskaintzen ditu. Horrela, gure intentzioa berrikuntzan lanean jarraitzea da eta merkatuan dagokigun lekuan kokatzea.
Milango egoitzari bultzada
Produktuan eginiko inbertsioez gain, Fagor Automationek zentro teknologiko berria jarri du martxan Ivrean, eta Milango egoitzari bultzada emango dio alde batetik, eta bestetik produktuaren garapen eta promozio jarduera, bezeroentzako aplikazio-programazio eta bezeroendako formazioa emango ditu. Fagor Italiak zentro berri honetan zenbakizko kontroletan esperientzia handia duten pertsonak ditu. Beraien helburu nagusia azken erabiltzaileen eta makina erremintako fabrikatzaileen merkatua eta, bestetik, CNC8065-entzako konfigurazio eta zerbitzu pertsonalizatu gehigarriak garatzea da. Lan horretan, bezeroen eta Arrasateko egoitza nagusiko I+G sailarekiko harreman estua izango du.