Euskal ekonomiak "oso ahul" bukatu zuen urtea

Leire Kortabarria 2012ko ekainaren 21a

Euskal ekonomia ahul dago, eta oraindik krisi aurretiko hazkundetik oso urruti dago. Ondorio horiek atera ditu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak, argitaratu berri duen 2011. urteko txostenean.

Txostenak dioenez, iaz, "EAEko ekonomiak ahultasun handiko irudia eskaini zuen berriro", bere BPG erreala %0,6 baino ez baitzen hazi. "Tasa hori aurreko urtekoa baino zertxobait altuagoa da, baina oso urrun dago krisiaren aurreko balioetatik", azpimarratzen du Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak. Erakunde horren esanetan, "dagoeneko bi urtez jarraian hazkunde positiboa lortu badu ere, ezin izan du 2009an galdu zuen ekoizpena berreskuratu eta oraindik 2008an lortutako datuaren puntu batzuk beherago zegoen".

Ez hori bakarrik: iaz, hiruhilekoz hiruhilekora arte "etsigarri" ibili zen ekonomia. Emaitza onena (%0,9) urte hasieran, lehenengo hiruhilekoan lortu zuen, eta geroztik, "moteltzeko joera" erakutsi zuen, eta urte amaierako hazkunde tasa %0,2 izan zen.

Hirugarren urtez jarraian, barne eskariak balio negatiboak izan zituen. Beraz, "ekonomiaren bultzada kanpo arlotik iritsi zen, esportazioak suspertu zirelako", esaten du Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak.

Txosten osoa deskargatu daiteke helbide honetan: www.ogasun.ejgv.euskadi.net.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak