Eguzkiaren arriskua neurtzeko aplikazioa kaleratu dute, 10 eta 13 urte arteko neska-mutikoei zuzenduta

Jon Berezibar 2012ko ekainaren 21a

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak eguzkitik babesteko kanpainarekin batera atera du smartphone-etarako aplikazioa. Doako da eta Andoid Play-n eta Apple-en AppStore-ean aurki daiteke. Espainiako minbiziaren aurkako elkartearen arabera, haurrak nagusi egin ahala, ahaztu egiten dira babeserako neurriak. Euskal Herrian 2001 eta 2006 urteen artean eta 2008an 242 pertsona hil ziren melanomaren minbiziarekin eta urtero 96 gizonezko eta 113 emakumezkori eragiten die. Heziketa kanpainan berretsi gura dute Gipzukoa Minbiziaren Aurkako Elkartetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak