Aurrenekoz egingo dute Patximatxin Musakolako skate parkean

Xabier Urtzelai 2012ko ekainaren 21a

Azken urteotan Musakolako skate parkeak tira-birak sortu ditu Udalaren eta Arraska skate taldearen artean, eta badirudi hasi direla harremanak zuzentzen. Horren erakusle da zapatuan egingo duten Matximatxin jaia Musakolako skate parkean egingo dutela, lehenengoz.

Urtetan Arraska taldea behar den moduko skate parkea eskatzen ibili da (hori izan zen, hain zuzen, taldea sortzeko aitzakia), baina parkea Musakolako kirol instalazioen barruan egin zuten, eta horrek arazoak baino ez ditu ekarri. Arraskak doako parke bat nahi zuen skate erabiltzaileendako –leku gehienetan dagoen moduan– baina lehengo Udal ordezkariek ez zuten halakorik onartu. Bost urteren ostean, baina, gauzak konpontzeko bidean daude: "Patximatxin lehenengoz Musakolan egiteak erakusten du elkarlanean ari garela, eta aurrera begira badirudi gure eskaerak Udalak aintzak hartuko dituela", adierazi du Hibai Garaik.

Patximatxin, denendako jaia
Patximatxin jaian gazte zein nagusiek hartu ahal izango dute esku. "Txapelketa 18 urtetik gorakoekin egingo dugu, baina gazteek skatean ibili ahal izango dute, eta baloratuko dugu euren lana. Arratsaldean zehar bi kontzertu izango ditugu, Hil baino lehen eta Drop! taldeenak, eta tartean skate librean jarduteko aukeraz batera modalitate ezberdineko txapelketak egingo ditugu.

Spression Session txapelketan norberak nahi dituen trukuak egingo ditu, erabat librea da. Kill da Spot-en hainbat oztopotan trukuak egin beharko dituzte patinatzaileek, eta Osito-n, lehenengo patinatzaileak egiten duen trukua egiten ahalegin beharko dira besteak; eta asmatzen ez duenak zigorra jasoko du.

Egitaraua, zapatua, hilak 23:

12:00-17:00 Free Sk8.
17:00-18:00 Spression Sesi.
18:00-19:00 Hil baino lehen.
19:00-20:00 Kill da Spot.
20:00-21:00 Osito.
21:00-22:00 Drop!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak