Sortu legeztatu dute

Goiatz Arana Begiristain 2012ko ekainaren 20a

Hala ebatzi du Epaitegi Konstituzionalak. Boto bakarragatik egin du aurrera legeztatzeak: aldeko sei boto eta kontrako bost jaso ditu.

Iazko martxoaren 23an Gorenak Sortu ez erregistratzea erabaki zuen, ETAk diseinatu zuelakoan Batasunari jarraipena emanez maiatzaren 22ko Udal Hauteskundeetan egoteko helburuarekin. Alderdiaren abokatuek horren kontrako helegitea sartu zuten Konstituzionalean maiatzaren 18an, legez kanporatzea "badaezpadakoa" izan zelakoan.

Orain bi aste egindako osoko bilkuran ekin zioten legeztatzearen gaineko epaia eztabaidatzeari eta gaur, eguaztena, hartu dute erabakia: aldeko sei eta kontrako bost botorekin, Konstituzionala bitan zatitu da.

Adierazpenik ez oraingoz

Sorturen bultzatzaileetako bat izan zen Karmele Agirregabiriarekin harremanetan ipinita, esan digu ez dutela adierazpenik egingo taldean bildu eta balorazio bat egin arte.

Dena dela, Sortuk gaur eguerdirako iragarr du prentsaurrekoa. Hantxe emango dute aditzera alderdia legeztatu osteko iritzia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak