Hamahiru saioren ostean, gaur, eguaztena, esango du agur Goiena telebistako 'Ekogune' saioak. Kutxak babestua eta Julen Iriondok aurkeztua, iraunkortasunaren inguruko ekimenen berri eman digu saioak aste hauetan guztietan. Zozketak ere izan dira eta, azken saiorako, sari potoloa eskuratzeko aukera dago: nekazaritza turismo baten bi pertsonendako asteburu bat. Zer egin behar den hori lortzeko? Saioa osorik ikusi eta, behin galdera planteatutakoan, erantzuna 'kutxa@ekogunea.net'-era bidali. Kutxa Ekoguneak facebooken eta twitterren dituen kontuetan ere eman daiteke erantzuna.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.