Mugikorreko aplikazioak euskaraz ere eskaintzen ditu orain Euskadiko Kutxak

Leire Kortabarria 2012ko ekainaren 20a

Euskadiko Kutxak euskaraz ere eskaintzen ditu orain telefono mugikorrerako bere aplikazioak. Horretan lehenengo finantza-erakundea dela azpimarratu du.

Internetera sarrera gehienak Apple markako telefono eta tableten bidez, eta Android sistema eragiledun telefonoetatik egiten direla esan du Mondragon Korporazioko kreditu kooperatibak. Bada, horietarako eskaintzen dituen aplikazioak dagoeneko euskaraz deskarga daitezke.

Berritasun batzuk ere badaude: CLNet móvil delako zerbitzuan jarduteaz gain, burtsako kotizazioak ikus daitezke, GPS bidez kutxazainak lokalizatu, edo sare sozialetan Euskadiko Kutxaren profilak begiratu.

Dagoeneko Euskadiko Kutxaren 40.000 bezerok erabiltzen dute telefono mugikor bidezko banku zerbitzua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak