Dorletako txirrindulariak martxa onean jarraitzen dute

Aketz Zubia 2012ko ekainaren 19a

Dorletako Ama txirrindularitza elkarteko gaztetxoenek denboraldiko azken lasterketa korritu dute asteburuan. Dorletako kategoria txikiko txirrindulariak maila onean bukatu dute denboraldia. Urretxuko zapatuko lasterketan, emakumezkoen kategorian berri ere Alaitz Beloki eskoriatzarra izan zen azkarrena. Mutiletan ordea, Liher Unzueta arrasatearraak bigarren postua eskuratu zuen.

Kategoria txikienek Urretxuko Sarian hartu zuten parte, eta honako hau da lortutako sailkapena:

  • Alebinak

Neskak

1. Alaitz Beloki (Eskoriatza)

Mutilak

1. Mikel Orbea (Azkoitia)

2. Liher Unzueta (Arrasate)

3. Luka Aldalur (Azkoitia)

  • Infantilak

Neskak

1. Maite Orbea (Azkoitia)

2. Irati Barrena (Oñati)

3. Eneritz Lizarralde (Oñati)

Mutilak

1. Imanol Alvarez (Elgoibar)

2.    Ekaitz Txintxurreta (Oñati)

3.    Urko Peñagarikano (Urretxu)

Datorren asteburuan, ekainak 23, lehenengo urtekoak, Gaztetxoak Trofeoan lehiatuko dira Agurainen eta 24an, domeka, Araian bigarren urtekoak.

Junior mailakoek datorren astean Gipuzkoako Txapelketa izango duten arren, asteburuan Zarautzen XXIV Udaberri Sarian parte hartu zuten:

1. Xabier Gorrotxategi, 2:06:13

2. Julen Irizar, d.b.

3.    Imanol Iraola, d.b.

Billabona Zizurkil VIII saria

Asteburuan neskek ere lasterketa izan zuten, hona hemen Billabona-Zizurkil VIII sariaren sailkapena:

  • Kadeteak

1. Alba Teruel 44:57

2. Elisabet Escursell d.b.

3. Mireia Orengo d.b.

  • Juniorrak

1. Eider Merino 1:50:05

2. Sheyla Gutierrez 1:50:34

3. Alicia Gonzalez 1:50:34

  • Elite maila

1. Anna Sanchis 2:31:18

2. Leire Olaberria 2:31:56

3. Ane Santesteban 2:34:13

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak