Markel Irizar ez dago Tourrera joateko bederatzikoan

Xabier Urtzelai 2012ko ekainaren 19a

Radioshack NissanTrek taldeak aditzera eman du Tourrera ze txirrindulari eramango dituen, eta Markel Irizar ez da bederatziko horretan egongo. Oñatikoa lehenengo ordezkoa da, ondorengo zerrendatik norbaitek kale egiten badu Irizarrek beteko luke haren lekua.

Fabian Cancellara, Tony Gallopin, Chris Horner, Andreas Klöden, Maxime Monfort, Yaroslav Popovych, Fränk Schleck, Jens Voigt eta Haimar Zubeldia. Txirrindulari talde horrek borrokatuko du Tourra irabazteko. Hala, joan den astean aurreratu moduan, Tourrera ez doanez Markel Irizarrek Austriako Itzulian parte hartuko du seguruenik, eskaera hori egin dio taldeari.


Bestalde, Suitzan erorikoa izan eta gero Iban Velasco atzo bertan zen entrenatzen hastekoa. Hausturarik izan ez duenez Arrasatekoa azkar errekuperatu da, eta poliki-poliki Espainiako Itzulia prestatzeko lanetan hasi da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak