Absoluzioa D3M eta Askatasuneko auzipetuentzat

Goiatz Arana Begiristain 2012ko ekainaren 18a

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu D3M eta Askatasuneko auzipetu guztiak. Joan den maiatzaren 3tik 17ra artean izan zen epaiketa, hamahiru lagunen aurka, eta fiskalak ETAko kide izatea edo hari laguntza ematea leporatu zien 11 auzipeturi. Epaiak, ordea, dio ezin dela frogatu nahita jardun zirenik erakunde armatuaren alde eta, ondorioz, ezin dela esan ETAko kide direnik edo laguntza eman ziotenik.

2009ko urtarrilaren 23an izan zen polizia operazioa, Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, eta urte bereko otsailaren 8an D3M eta Askatasunak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako aurkeztutako zerrendak baliogabetu egin zituen Gorenak. D3Mk, hala ere, ehun mila boto pilatu zituen bozetan, denak baliogabeak, eta boto horiekin zazpi legebiltzarkide zituzkeen.

Auzipetuek prentsaurrekoa eskainiko dute 17:00etan, Donostian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak