Jaio da lehen umea Debagoieneko ospitale berrian

Maialen Regueiro 2012ko ekainaren 18a

Eider Egües Bilbao izan da Debagoienako ospitale berrian jaio den lehen umea. Atzo, domeka, 07:20ean jaio zen eta 3.100 gramo pisatu zituen. Ama, Olatz, bermeotarra eta aita, Roberto, iruñarra, Bermeon bizi dira eta umea Arrasaten izatea erabaki zuten. Zapatuan Larrialdi Zerbitzuak irekita, gaurtik bete-betean dago martxan ospitale berria.

Atzo goizean jaio zen Debagoieneko ospitale berriko lehen umea. Eider Egües Bilbao du izena eta 3.100 gramo pisatu zituen. Gurasoak Bermeon bizi dira eta umea Arrasaten izatea erabaki zuten. Izan ere, bikoteak Haizea izeneko beste alaba bat dauka, ia 3 urte dituena. Haizea zesareaz jaio zen eta Eiderrekin Arrasaten daukaten protokoloa probatu gura izan dute. Hala, Arrasaten izandako esperientzia "oso ona izan da", Olatzen esanetan.

Bikote honek bazekien Debagoieneko ospitale berria inauguratzekotan zegoela, baina haiek ospitale zaharrera joan ziren. Horregatik, "sorpresa" izan da. Ospitale zaharreko erditze gelak ezagutzen zituzten eta ospitale berrikoak "1.000 bider hobeak dira", Olatzen ustez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak