Nafarroa bizirik dela aldarrikatzen izan dira Iruñean

Mirari Altube Arrese 2012ko ekainaren 18a

Debagoiendar asko izan ziren zapatu arratsaldean, Iruñean, Nafarroa Bizirik aldarrikatzen; Euskal Herritik joandako ordezkari askorekin elkartu ziren bertan. Eguraldi ona lagun, jai giro bikaina sortu zen bai kaleetan, bai Gaztelu plazan, bai zezen plaza inguruan.

Nafarroa bizirik eta independentzia oihuekin egin zuten ibilbidea Antoniutti parketik Gaztelu plazaraino Iruñean elkartutako milaka lagunek. Ekitaldi nagusia izan zen bertan dantzari, erraldoi eta hainbat hizlarik lagunduta. Bukaera zezen plazako kontzertuekin eman zioten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak