Erretiratuak ospakizunetan, Oñatin eta Eskoriatzan

Arritxu Barruso 2012ko ekainaren 18a

Oñatiko kiroldegian 255 erretiratu inguru elkartu ziren atzo, domeka, Erretiratuen Eguneko bazkarian. Aurretik Jose M. Biain (92 urte) eta M. Karmen Peña (88 urte) senar-emazteak omendu zituzten. Bazkalostean bertso eta dantza artean pozik ibili ziren. Eskoriatzako Olazar elkarteko erretiratuek, berriz, 25. urteurrena ospatu zuten atzo. Goizeko mezaren ostean, eguerdian, kiroldegian elkartu ziren 230 erretiratu inguru bazkaltzera.

Oñatiko Erretiratuen Eguna from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak