Fagor Mueblek, Danonak eta Coinmak bat egin dute

Leire Kortabarria 2012ko ekainaren 16a

Fagor Mueblek, Danonak eta Coinmak, Mondragon Korporaziokoak hirurak, bat egin dute eta FGM (Furniture Group - Grupo Mueble) elkarte kooperatiboa sortu dute. Helburua da altzarigintza sektorean lehiakorragoak izatea.

Kooperatiba berriak hiruren zereginak egingo ditu: sukaldeko (Fagor Mueble), etxeko (Danona) eta bulegoko (Coinma) altzariak diseinatu, egin eta merkaturatu. Aurten, salmenten %30 esportazio bidez izatea eta salmentak, orokorrean, %15 gehiago izatea espero dute. Gainera, berrikuntzan eta produktu berriak garatzean salmenten %5 baino gehiago inbertituko dute.

FGMk Mondragon Korporazioko Etxebizitza Dibisioan jarraituko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak