Etxeko langileen lege berriaren gaineko hitzaldia, Arkupen

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko ekainaren 19a

Lege berriaren nondik norakoak azaltzeaz gain, tarte bat egongo da herritarren zalantzak argitzeko. Saioa etxeko lanetan dihardutenei, enplegu-emaileei eta beste barik interesa duten pertsonei dago zuzenduta. Hizlaria gai horretan aditua den Lanbideko langile bat izango da. Arkupen izango da bihar, martitzena, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Aretxabaleta, Eskoriatza eta Bideberri mankomunitateko Gizarteratze Zerbitzuak antolatu dute etxeko langileen lege berriaren inguruko hitzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak